XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gerlariari burrukan efiziente izatea eska dakioke.

Gero gainera zuhurra eta azkarra baldin bada, hobe.

Baina horren alderantzizkoa baldin bada eta bere jenioak itsuturik egundoko astokeriak egiten baditu...... bada, barkatu egin beharko zaio, bere lana ongi egiten baitu, eta hori da ajola duena.

HIRUGARREN FUNTZIOA
Hirugarren hesparrua lehen biak baino askoz zehazkaitzagoa da.

Bertako irudiak dira populua, nekazaritza, oparotasuna, ugaltasuna, emakumeak, e.a.

Funtzio honetako ezaugarri nagusia ezkortasuna da: Dena da ezkorra txarra eta gaiztoa funtzio honetan indoeuropar ikusgunetik.

Hirugarren funtzioko populua, gaiztoa, koldarra, ahula, etoia eta zikoitza da.

Eta funtzio honetako irudiren bat aldez aurretik neutroa izan badaiteke ere (eta areago, ona ere) horren erabilpen edo ondorio txarrak azpimarratuko dira: Honela, urrea jendea usteltzeko erabiliko da, oparotasunak gazteen moteldu eta biziatzea ekarriko du, nekazaritza lanbide baju eta zikina izanen da, eta emakumeak ahuleziaren irudi ikusiko ditugu.

Ikus dezagun adibide gisa Plutarkok Erromako populuaz luzatzen digun irudia (7) Plutarko 31,5: Beren arimak izuari emanak, ez baitaude beren gorputz kamuts eta motelduak baino burrukarako prestuago. (Plutarko 31,5).

PITZADURA NAGUSIA
Funtzio bakoitzari dagozkion irudi, idei eta ezaugarriak azaldu baditugu ere, zerbait falta zaigu oraindik hiru funtzioen egituraren deskribapenean.

Alegia, egituraren elementuak erakutsi ondoren, elementu hauen arteko hartuemanak adierazi behar ditugu.

Funtsean bi dira: Alde batetik, lehen eta bigarren funtzioak elkarri lotzen zaizkio hestu, eta bestetik, hirugarren funtzioa bazterrean uzten dute.

Bi lehen funtzioen elkartasuna eta hirugarren funtzioaren arteko tarteari deitzen diogu pitzadura nagusia.

Lotura eta etenok lau ardatzon gainean eraikitzen dira, (...).